XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egonarri handiz lortu zuen azkenik Josieren leihoraino iristaraztea; honek arindu ederra hartu zuen horrela, gainera, eskaileretatik zaratak zetozkiola imajinatzen ari bait zen etengabe.
Izarei korapiloa askatu, lixatu eta txukun-txukun egin zuen ohea.
Orduan, poltsako uhala bere galtza bakeroetako gerrikoari lotu zuen,
Egurreko maila burni-haga bati bakarrik zegoen lotuta eta, beraz, bestean ere sartu zuen.
Josiek ere galdetu zion bere buruari traste dardarkari hartan igotzen ausartuko ote zen.
Leihobarrenera irten, hagetako bati heldu eta zutik jarri zen egurrezko oholaren gainean.
- Axola al zaizu begiratzen ez badut? - galdetu zuen Lucyk -.
Ezingo nuke ikusi.
Josiek nahikoa lan zuen erantzuteko, eta Lucyk ezin izan zuen ikusi neskak nola jartzen zuen beste oina mailaren gainean.
Tramankulua balantzaka hasi zen indarrez.
Lucy konturatu zen Josiek itxi-itxita zituela begiak.
Bilin-balan haiek moteldu zirenean, Josie adore handiz berriro ireki eta mugitzen hasi zen, bere pisua ezkerretara aldatuz eta eskubiko burnia lerratuz.
Gainerakoa erraza izan zen.